efektu bereziak argitzapena ozenketa
soinu ekipoa mikrofono inalambriko soinu eta argitzapena
egituraketak kotxetarako megafoniak diskoteka eta karaoke
bideo proiektoria
  eta retro proiektorea
diskoteka mugikorrak
  edo karaokeak

Soinu, irudi eta argiketa ataletan oso zerbitzu landua eskaini egiten dugu. Potentzia eta ezaugarri ezberdinetako ekipoak zeuen eskuetan jartzen ditugu antolatu nahi den ekitaldiaren arauera: txoznak, emanaldi txikiak, hitzaldiak, mitinak, feriak, kontzertu handiak, antzerki lanak...
Diskotekak zein Karaokeak alaitzeko daukagun zerbitzu zabala azpimarratu nahi izango genuke, bai plaza zabaletan (herriko jaiak, aste kulturalak...) bai toki itxitan (ikastetxe eta ikastolak, eztei festak...), eta horretako horra hor gure lantaldea, animatzaile profesionalez eta aurkezle esperientziadunez osatua.

Bestaldetik parte hartzen dugun ekitaldi askoren arrakasta ARGIKETA EZIN HOBEARI dagokio. Argiketa ugari egiten dugu, kantaldietan, modako zaldainetan, kontzertuetan..., behar bezalako azpiegiturak eta EFEKTU BEREZIAK sortzeko tresnak eta robotika erabiliz hobekuntza ikaragarriak gehitzen direlarik bai burutzapenean bai emaitzetan.
Gure katalogoko garrantzi handiko beste atal bat IRUDIA dugu. Proiekzio aparailuak mota askotakoak, DVD pletinak, CDak, VHS, VIDEOTIK IRUDI ZUZENA, ORDENADOREAK...; eskuetara dituzue gure pantaila erraldoiak eta plasmazkoak proiektatu nahi duzuena era egoki batez ikusi ahal izateko.

Ozenketa-argitzapen zerbitzu osoa gauzatzen dugu eta ez musika kontzertuetan soilik: eremu honetan 15 urte baino gehiagoko esperientziaren berme gara, ospe handiko enpresa. Herri banden kontzertuetatik pisu handiko taldeen ozenketara: folk, habanera, zarzuela, rock taldeak... mota guztietako ikuskizunetatik pasatuz: kirol ospakizunak, emanaldi kultural eta politikoak, aurkezpenak, estrenaldiak... Eta nola ez!, Euskal Herrian Uztailean ospatzen den nazioarteko folklore jaialdiaren ozenketa-argitzapenaren arduradunak gara.